ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!!

lunes, 21 de febrero de 2011

WEB 2.0 "THE MACHINE IS US"

IRUZKINA:
-Zergatik esaten du makina geu garela? Makina geu gara,batetik, geu garelako makinari irakasten diogunak, lotura bat sortzean, argazkiak igotzean, datuak eta ideiak sartzean,..., eta bestetik, geu garelako informazio eta datu guzti horiek antolatzen ditugunok.
Gainera, pentsa ezazue 100 mila milioi aldiz klikatzen dugula egunero web batean.
-Zeintzuk dira HTML eta XML lengoaien arteko desberdintasunak? eta horien ondorioak? HTML, sortu zen webeko dokumento baten egitura zehazteko, eta honetan formatua eta edukia bereiztezinak dira, beti doaz elkarrekin.XMLn aldiz, formatua eta edukia bananduta egon daitezke, eta ondorioz, datuak esportatu daitezke formatuen betebeharretatik aske.Formatua eta edukiaren banaketa honekin, erabiltzaileek edukiren bat webean publikatzeko, ez dute zertan ezagutu behar kodigo korapilatsurik.
-Hainbat gauza berpentsatu behar dugula esaten du, zeintzuk? zergatik? berpentsatu behar ditugun gauzak:egilearen eskubidea, egiletasuna, identitatea, etika, estetika, erretorika, autoritatea, salerosketa, amodioa, familia, geu,...
Zergaitia:kontuan hartu behar dugu, webaren bidez etengabe ari garela besteekin komunikatzen eta datuak elkartrukatzen, eta batzutan horietako datu batzuk geure bizitza pertsonalekoak dira eta webean denontzako ikusgarri geratzen dira.Kontuz,horixe batzutan kaltegarria izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario