ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!!

martes, 26 de abril de 2011

ALFABETIZAZIO DIGITALA

ALFABETIZAZIO DIGITALARI BURUZKO BIDEOAK.
Bideo biak, alfabetizazio digitalaz mintzatzen dira baina ikuspuntu guztiz desberdinei begira.
Lehenengo bideoan ikus dezakegu orain dela hainbat urte, guk ume giñenean,gauza askorekin amets egiten genuela eta geure buruari hainbat gauza galdetzen geniola, esaterako, ilargiaren lurrazala nolakoa izango zen.Orain, aldiz, amets egiten genuena errealitate bat da digitalizazioari esker, hau da, amets horiek ,gaur egun posibleak dira teknologia berriei esker.Gaur egun, antzinean pentsaezinak ziren gauza asko ikus ditzakegu.
Bigarren bideoan, argi ikusten dugu irakurketa eta idazketa digitalaren garrantzia baina ikuspuntu kritiko batetik, hau da, kritikoak izan behar gara sarea erabiltzerako orduan, geure buruari galdera batzuk egin behar dizkiogu; noren menpe dago merkatu hau?, nor dago honen atzean?, sarea erabiltzearen truke zer ematen dut nik?,....
Ez da bakarrik sarea erabiltzea, baizik eta, informazioa interpretatzen eta analizatzen jakitea, edota komunikatzen jakitea, zeure ikuspuntua emanez.
Bestalde, bideo honek dio, kultura digital baten barruan bizi garela eta horretan parte hartu behar dugula, denen arteko gauza baita.

jueves, 7 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Eten digitala, interneteko sarera konektatzeko aukera duten pertsonen, erakundeen, gizartee,etab.en,eta, faktore batzuen eraginez aukera hori ez dutenen arteko desberdintzea da. Hau da, interneteko informaziora, ezagutzara edota hezkuntzara heltzeko dauden aukeren arteko ezberdintasuna da, eta beraz, horretarako aukerarik ez dutenek, baztertze egoera batean dauda.Eten digitala, pertsonen arteko bereizkuntza eta baztertzea lortzen duen elementu bilakatu da.
Autorearen arabera, eten mota bat baino gehiago dago,ekonomikoa, politikoa, hezkuntzakoa, generoarena, hizkuntzarekikoa, maisu eta ikasleen artekoa eta psikologikoa.Hori dela eta, mota guztietako desberdintasunak handiagotu eta nabarmendu egin dira, esaterako, egoera ekonomikoak banaketa sortzen du klaseen arabera, eta gizarte klase berria sortzen ari da gaur egun, baztertuen klasea.Banatze hau, ondorio larriak ekar ditzake, izan ere, teknologia berriak zentzu askotan laguntza moduan hartzeko aukera ematen dute; osasunean lagungarriak izan daitezke, informazio trukaketa errazten duelako, edota informazioa hornitu daitekeelako.
Eten digitala, herrialdeen artekoa izan daiteke, baina baita herrialde bateko pertsonen artekoa, hau da, barrukoa.
Gaur egun, badirudi, idazte-irakurtze prozesua ez ezik, alfabetizazio digitala ere berebiziko garrantzia duela hezkuntzan, hots, beharrezkoak diren gaitasunak lortu behar ditugu interneteko informazioa maneiatzeko.
Gazteak, teknologia berrien kontsumitzaile handiagoak dira nagusiak baino, hau da, generalizazioen artean ere eten digitala dagoela esan dezakegu.Honek, ondorioak dauzka eskolan, izan ere, ikasleak irakasleak baino askoz hobeto erabiltzen dituzte gaurko teknologiak.Egoera honek, irakasleen segurtasun falta ekartzen du eta horrexegatik, irakasleek askotan, teknologia hauen erabilpena sahiesten dute, hauek ematen dituzten ikasteko aukerak alferrik galduz.
Pertsonen generoari dagokionez, eten digitala ere badagoela argi dago.Gizonak teknologia berrien kontsumitzaila handiagoak dira emakumeak baino.Hala eta guztiz ere, teknologia berriak positiboak izan daitezke diskriminazio honen inguruan, aukera ematen baitute gizonezkoei nahiz emakumezkoei etxetik lana egiteko.
Eskoletan dauden teknologiak ez dira guztientzako, ez diote erantzuten aniztasunari, eta ez gara ohartzen hauen garrantziaz arazodun umeentzako, izan ere, hauen abantailak ugariak dira; autonomia bultzatzen dute, mugak gainditzen laguntzen dute, komunikazioa errazten dute,...
Hau guztia kontutan hartuz, pentsatu beharko genuke, eskolan zer egin.Alde batetik, irakasleen formakuntzari garrantzi handiagoa eman,hauek teknologia berriei etekinak ateratzeko gai izan daitezen. Bestalde, eskolara gehitzen diren teknologiak egokiak eta malguak izatea, hots, guztientzako erabilgarriak izatea, muga batzuk gainditzeko lagungarriak izatea.