ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!!

martes, 26 de abril de 2011

ALFABETIZAZIO DIGITALA

ALFABETIZAZIO DIGITALARI BURUZKO BIDEOAK.
Bideo biak, alfabetizazio digitalaz mintzatzen dira baina ikuspuntu guztiz desberdinei begira.
Lehenengo bideoan ikus dezakegu orain dela hainbat urte, guk ume giñenean,gauza askorekin amets egiten genuela eta geure buruari hainbat gauza galdetzen geniola, esaterako, ilargiaren lurrazala nolakoa izango zen.Orain, aldiz, amets egiten genuena errealitate bat da digitalizazioari esker, hau da, amets horiek ,gaur egun posibleak dira teknologia berriei esker.Gaur egun, antzinean pentsaezinak ziren gauza asko ikus ditzakegu.
Bigarren bideoan, argi ikusten dugu irakurketa eta idazketa digitalaren garrantzia baina ikuspuntu kritiko batetik, hau da, kritikoak izan behar gara sarea erabiltzerako orduan, geure buruari galdera batzuk egin behar dizkiogu; noren menpe dago merkatu hau?, nor dago honen atzean?, sarea erabiltzearen truke zer ematen dut nik?,....
Ez da bakarrik sarea erabiltzea, baizik eta, informazioa interpretatzen eta analizatzen jakitea, edota komunikatzen jakitea, zeure ikuspuntua emanez.
Bestalde, bideo honek dio, kultura digital baten barruan bizi garela eta horretan parte hartu behar dugula, denen arteko gauza baita.

jueves, 7 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Eten digitala, interneteko sarera konektatzeko aukera duten pertsonen, erakundeen, gizartee,etab.en,eta, faktore batzuen eraginez aukera hori ez dutenen arteko desberdintzea da. Hau da, interneteko informaziora, ezagutzara edota hezkuntzara heltzeko dauden aukeren arteko ezberdintasuna da, eta beraz, horretarako aukerarik ez dutenek, baztertze egoera batean dauda.Eten digitala, pertsonen arteko bereizkuntza eta baztertzea lortzen duen elementu bilakatu da.
Autorearen arabera, eten mota bat baino gehiago dago,ekonomikoa, politikoa, hezkuntzakoa, generoarena, hizkuntzarekikoa, maisu eta ikasleen artekoa eta psikologikoa.Hori dela eta, mota guztietako desberdintasunak handiagotu eta nabarmendu egin dira, esaterako, egoera ekonomikoak banaketa sortzen du klaseen arabera, eta gizarte klase berria sortzen ari da gaur egun, baztertuen klasea.Banatze hau, ondorio larriak ekar ditzake, izan ere, teknologia berriak zentzu askotan laguntza moduan hartzeko aukera ematen dute; osasunean lagungarriak izan daitezke, informazio trukaketa errazten duelako, edota informazioa hornitu daitekeelako.
Eten digitala, herrialdeen artekoa izan daiteke, baina baita herrialde bateko pertsonen artekoa, hau da, barrukoa.
Gaur egun, badirudi, idazte-irakurtze prozesua ez ezik, alfabetizazio digitala ere berebiziko garrantzia duela hezkuntzan, hots, beharrezkoak diren gaitasunak lortu behar ditugu interneteko informazioa maneiatzeko.
Gazteak, teknologia berrien kontsumitzaile handiagoak dira nagusiak baino, hau da, generalizazioen artean ere eten digitala dagoela esan dezakegu.Honek, ondorioak dauzka eskolan, izan ere, ikasleak irakasleak baino askoz hobeto erabiltzen dituzte gaurko teknologiak.Egoera honek, irakasleen segurtasun falta ekartzen du eta horrexegatik, irakasleek askotan, teknologia hauen erabilpena sahiesten dute, hauek ematen dituzten ikasteko aukerak alferrik galduz.
Pertsonen generoari dagokionez, eten digitala ere badagoela argi dago.Gizonak teknologia berrien kontsumitzaila handiagoak dira emakumeak baino.Hala eta guztiz ere, teknologia berriak positiboak izan daitezke diskriminazio honen inguruan, aukera ematen baitute gizonezkoei nahiz emakumezkoei etxetik lana egiteko.
Eskoletan dauden teknologiak ez dira guztientzako, ez diote erantzuten aniztasunari, eta ez gara ohartzen hauen garrantziaz arazodun umeentzako, izan ere, hauen abantailak ugariak dira; autonomia bultzatzen dute, mugak gainditzen laguntzen dute, komunikazioa errazten dute,...
Hau guztia kontutan hartuz, pentsatu beharko genuke, eskolan zer egin.Alde batetik, irakasleen formakuntzari garrantzi handiagoa eman,hauek teknologia berriei etekinak ateratzeko gai izan daitezen. Bestalde, eskolara gehitzen diren teknologiak egokiak eta malguak izatea, hots, guztientzako erabilgarriak izatea, muga batzuk gainditzeko lagungarriak izatea.

lunes, 7 de marzo de 2011

Aproba testu birsartua


Parte finkoan: 3.1. Diseinuan: add a gadget: Etiketa zerrenda: idazpenetan ipintzen dituzun etiketak ikusteko bloke batean ateratzen da: Diseño/Elementos de la página/ Add a Page Element/ Etiquetas. Link zerrenda: gune interesanteen estekak, klaseko lagunen blogetarako estekak,.. Nola sartu bat? Personalizar/ Diseño/Elementos de la página/ Add a Page Element/ Lista de vínculos. Feed batzuk: Sindikatu nahi duzun webgunearen url-a kopiatu eta gero: Personalizar/ Diseño/Elementos de la página/ Add a Page Element/ Feed




lunes, 28 de febrero de 2011

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Gaur egun, informazioaren gizartean murgilduta bizi gara, eta horrek, abantaila handiak sortzen dizkigu; pertsonen arteko komunikazioa ezin hobea daukagu, gero eta tresna gehiago dauzkagu horretarako (mugikorra, internet, komunikabideak,ordenagailua,...).Baina, bestalde, informazioaren gizartea kaltegarria izan daiteke, hots, hainbeste tresneria dela eta, dependentzia sor dezake, batzutan askatasunaren galtzea dakar, hainbat ohitura galdu egin dira (eskutitzak idaztearena esaterako),....Gainera, guzti honi gehitu behar zaio eskolako hezkuntza sisteman egondako aldaketa, IKTek izandako eraginagatik,...

WEB 2.0 :la revolucion social de internet

lunes, 21 de febrero de 2011

WEB 2.0 "THE MACHINE IS US"

IRUZKINA:
-Zergatik esaten du makina geu garela? Makina geu gara,batetik, geu garelako makinari irakasten diogunak, lotura bat sortzean, argazkiak igotzean, datuak eta ideiak sartzean,..., eta bestetik, geu garelako informazio eta datu guzti horiek antolatzen ditugunok.
Gainera, pentsa ezazue 100 mila milioi aldiz klikatzen dugula egunero web batean.
-Zeintzuk dira HTML eta XML lengoaien arteko desberdintasunak? eta horien ondorioak? HTML, sortu zen webeko dokumento baten egitura zehazteko, eta honetan formatua eta edukia bereiztezinak dira, beti doaz elkarrekin.XMLn aldiz, formatua eta edukia bananduta egon daitezke, eta ondorioz, datuak esportatu daitezke formatuen betebeharretatik aske.Formatua eta edukiaren banaketa honekin, erabiltzaileek edukiren bat webean publikatzeko, ez dute zertan ezagutu behar kodigo korapilatsurik.
-Hainbat gauza berpentsatu behar dugula esaten du, zeintzuk? zergatik? berpentsatu behar ditugun gauzak:egilearen eskubidea, egiletasuna, identitatea, etika, estetika, erretorika, autoritatea, salerosketa, amodioa, familia, geu,...
Zergaitia:kontuan hartu behar dugu, webaren bidez etengabe ari garela besteekin komunikatzen eta datuak elkartrukatzen, eta batzutan horietako datu batzuk geure bizitza pertsonalekoak dira eta webean denontzako ikusgarri geratzen dira.Kontuz,horixe batzutan kaltegarria izan daiteke.

"ONGI ETORRI NIRE BLOGera"

KAIXO LAGUNAK:
HAUXE IZANGO DA NIRE BLOGA ETA BERTAN INFORMAZIO UGARI EUKIKO DUZUE ESKURAGARRI. ERABILI BEHAR DUZUENEAN, BARRUAN GAI UGARI AURKITUKO DITUZUE, HALA ERE, GAI NAGUSIA TEKNOLOGIA BERRIENA IZANGO DA.. ESPERO DUT ERABILGARRIA IZATEA.